HARREMANAK/CONTACTO/CONTACT

Tel: 652700602 - 655745878

C/Ubitxa 16-18

20600 Eibar

Euskal Herria-País Vasco -Basque Country

IDATZI/ ESCRÍBENOS /WRITE TO US

Aurreproiektua

Atal honetan diseinuaren lehen pausuak ematen ditugu. Lehenengo etapa honetan, bezeroaren behar eta eskaerak jasotzen ditugu, proiektua garatu ahal izateko. Bezeroaren gidalerroak landuz eta zuzenduz goaz proiektua aurrera joan ahala.

Onarrizko proiektua

Lizentziak eta baimenak eskatzeko prestatu beharreko dokumentazioak osatzen du atal hau behin proiektuaren ezaugarriak zehaztu ondoren. Oinarrizko proiektuan, baldintzapen guztiak izan behar dira kontutan. Proiektuaren bideragarritasuna ziurtatzeko, bezeroarekin adostutako ideia nagusiak legedira moldatu beharko ditugu.

Gauzatze proiektua

Materialen zehaztasuna, eraikitze sistemak eta erabiliko diren gailuak aukeratzen dira atal honetan.

Gauzatze proiektuak eraikitze prozesua, instalazio eta egitura sistemen kalkulua eta diseinu teknikoa definitzen ditu. Era berean, atal honetan zehatzago kalkulatzen dira obraren aurrekontua baita lanen beste esparru batzuk ere.

Obra zuzendaritza

Obran parte hartuko duen talde teknikoarekin elkarlanean proiektua gauzatzen da estetikoki eta baita teknikoki hainbat erabaki adostuz. Atal honetan kudeaketa osoa egin dezakegu: gremioen kontratazioan aholkuraritza, eraikitzaiarekin harremana, gremioen koordinazioa, eta abar.

Please reload